Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

Adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala lantzeko saioa | Adinberri EITB

Adinberri

14:45

Adinberri

Audientzia

"Adinberri" saio berriaren estreinaldi arrakastatsua, ETB1en

EiTB

Adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala lantzeko saioak % 7,5eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 19,8ko kuotarekin.

  • Iñigo Vincens aditua ''Adinberri'' saioan.

    Iñigo Vincens aditua "Adinberri" saioan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astearte honetan, "Adinberri" adineko pertsonen osasun fisiko eta emozionala lantzeko eguneroko saioa estreinatu zuten ETB1ek eta eitb.eusk-ek, audientziaren erantzun bikaina bereganatuz. Zuriñe Hidalgok eta Iñigo Vicensek gidatzen duten saioak % 7,5eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean nagusi izan zen bere ordu-tartean % 19,8ko kuotarekin.

Zahartze osasuntsua eta aktiboa bultzatzeko estrategiari jarraikiz, telebista-saio berritzailea ekoitzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberri Fundazioaren bitartez, adineko pertsonei ariketa fisikoa eta mindfulness/meditazioa egiten laguntzeko etxean, beren ongizate fisiko eta emozionala hobetzeko.

Saioa ETB1en eta eitb.eus-en eskaintzen da, astelehenetik ostiralera, 11:00etan. Ordu erdiko iraupena du eta bi zatitan banatzen da: ariketa fisikoa, Iñigo Vicensen gidaritzapean, eta mindfulness/meditazioa, Zuriñe Hidalgoren eskutik.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena