Doniene Abesbatza

Doniene Abesbatza

Doniene Abesbatza
Garbiñe Abendaño
Lekua:Leioa
Doniene Abesbatza

Leioako kontserbatorioko ikasleen gurasoek 2008an sortu zuten helduentzako tailer bat izan zen Doniene Abesbatzaren aitzindaria. Garai hartan 20 bat lagunek osatzen zuten korua, eta ez zuten musika ezagutza handirik. Handik lau urtera baina, Garbiñe Abendaño zuzendari, kantu irakasle eta sopranoak hartu zuen gidaritza, eta egun, 46 lagunez osatutako abesbatza sendoa dugu, urtetan ereindako haziaren emaitza.