Alaikapela Gospel Abesbatza

Alaikapela Gospel Abesbatza

Alaikapela Gospel Abesbatza
Daniel Amatriain
Lekua:Iruñea
Alaikapela Gospel Abesbatza

2006an sortu zuten Alaikapela Abesbatza Iruñean, eta gospela, eliza afroamerikarretako musika estiloa, da koru honen oinarria, batik bat. Maitasuna, alaitasuna eta laguntasuna helarazi nahi dute musika mota honekin. Hain zuzen, abesbatzaren izena A Capella abestea eta alaitasuna hitzaren arteko nahasketa da: Alaikapela.

Daniel Amatriain da zuzendaria, eta 'Ahotsak' saioan Yolanda Unanuak egingo ditu bozeramaile lanak.