Urkanta Abesbatza

Urkanta Abesbatza

Urkanta Abesbatza
Aliona Makeeva
Lekua:Gasteiz
Urkanta Abesbatza

Urkanta Abesbatza 2012ko irailean sortu zuten Gasteizko Urkide Ikastetxeko zenbait ikasleren gurasoek. Abestea eta musika polifonikoa pasio zuen hasierako talde horri ikastetxearekin loturarik ez zuten lagun gehiago batu zitzaizkion aurrerago. Egun, gizon eta emakumeen 23 ahotsek osatzen dute abesbatza. Haien errepertorioa anitza da: erlijio-musika, garaikidea, beltz espiritualak,nazioarteko folklorea… Aliona Makeeva da abesbatzaren zuzendaria, eta "Ahotsak" saioan Etorre Barbeitok egingo ditu bozeramaile lanak.