Ahotsak
22:00etan
Amurrio, Bilbo eta Gasteizko abesbatzak, gaur gauean, 'Ahotsak' saioan
EiTB
Lekeition arituko dira nor baino nor gehiago finalerako txartelaren bila.
'Ahotsak' saioaren zortzigarren gala izango dugu ikusgai. Lekeition grabatutako emanaldian, Amurrioko Hasperen abesbatza, Bilboko Bilbotxeros eta Arabako Abesbatza Sinfonikoa (Gasteiz) lehiatuko dira.
Ohi denez, Julian Iantzi aurkezleak eta Hibai Etxebarria adituak emango dizkiete argibideak. Guztien helburua finalera iristea izango da. Bertan erabakiko da nor den Euskal Herriko abesbatzarik onena.
'Ahotsak' saioa gaur gauean izango da ikusgai 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.