Itxi

Ahotsak

Ahotsak

Ahotsak

22:00etan

Donostian izango da 'Ahotsak' saioaren final handia, gaur gauean

EiTB

Saiotik pasatu diren zortzi abesbatza onenak arituko dira nor baino nor gehiago programaren lehen edizioko final honetan.

0:22
'Ahotsak' saioko lehiakideak, finalean

'Ahotsak' saioko finala eskainiko da gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Donostian jokatuko da final handia, Julian Iantzik eta Hibai Etxeberriak aurkeztuta.

Hasi ziren 24 abesbatzen artean, zortzi iritsi dira finalera, punta-puntakoak. Orain arteko saioetako irabazleak aurrez aurre ikusteko aukera izango da: Hernaniko Dakapo, Iruñeko Paz de Ziganda, Ugaoko Sarea, Etxarri Aranazko abesbatza, Errenteriako Dizdizka, Leioako Doniene, Basauriko Zirzira eta Bilboko Bilbotxeros.

Hurrengo astelehenean, azaroaren 4an, nobedade asko ekarriko dituen 'Ahotsak'en bigarren denboraldia abiatuko da.