Itxi

Ahotsak

Ahotsak

Ahotsak

22:00etan

Legorreta, Karrantza eta Orkoiengo abesbatzak, 'Ahotsak' saioan

EiTB

Donostiako Zurriola hondartza ondoan lehiatuko dira, finalerako txartelaren bila.

0:26
'Ahotsak' saioko lehiakideak

Gaurko 'Ahotsak' saioan, Donostiako Zurriola hondartzaren parean, punta-puntako hiru koru izango dira txapelaren bila: Legorretako Elekun, Kepa Mujikaren zuzendaritzapean; Karrantzako Abesti Lagunak, Arrate Fernandez bozeramaile dutela, eta Orkoiengo San Migel, Alfonso Landa ordezkari dutela. 

Garaipena lortu eta final handirako txartela eskuratu nahian lehiatuko dira hirurak, Hibai Etxebarria musika-adituaren aholkuei jarraituz eta Julian Iantziren gidaritzapean. 

'Ahotsak' saioa astelehenero izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.