Itxi

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Audientziak

"Ahoz Aho" saioak inoizko audientzia daturik onena lortu du astelehenean

EITB Media

Halaber, "Biba Zuek!" eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioek audientzia datu bikainak eskuratu dituzte.

  • Ilaski Serrano kazetaria "Ahoz Aho" saioan.

    Ilaski Serrano kazetaria "Ahoz Aho" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Astelehenean, ETB1eko saioek audientziaren harrera bikaina lortu zuten.

Arratsaldeko "Ahoz Aho" saioak markak hautsi eta inoizko audientzia daturik onenak eskuratu zituen: % 3,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,1eko kuota. 2016ko irailetik "Ahoz Aho" ikusiena izan zen eta 37.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Saioa Martijak gidatutako aktualidade tartearen aurretik, Ilaski Serranok martxoak 8aren inguruko monografikoa eskaini zuen Iraitz Agirre eta Jule Goikoetxea ikerlari gonbidatuekin.

Halaber, "Ahoz Aho"ren ondoren ikusgai den "Biba Zuek!" saioak ere datu bikainak lortu zituen: % 4,9ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,9ko kuota. Denboraldiko laugarren atalik ikusiena izan zen eta 49.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan. Maialen Arzallusek eta Xabier Sukiak Arantxa Urretabizkaia idazlea izan zuten gonbidatu nagusi.

Bestalde, nabarmentzekoa da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak izandako harrera: % 5,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen % 13,2ko kuota lortu zituen hain justu, Maider Mendizabal pilotaria protagonista izan zuen atalak.