Itxi

Altxa Komedia

Euskal umoregintza

"Altxa Komedia" bakarrizketa saioa, astearteetan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Azken boladan Euskal Herriko umoregileek ondutako uzta dakarkigu programak, punta-puntako kartelarekin: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola eta Ana Goitia, besteak beste.

  • "Altxa Komedia" saioa, astearte gauero, ETB1en eta eitb.eus-en

    "Altxa Komedia" saioa, astearte gauero, ETB1en eta eitb.eus-en

Azken urte hauetan indar handia hartu duen euskal umoregintzari eskainitako saioa estreinatu du Euskal Telebistak apirilaren 9an, asteartea: "Altxa Komedia". Stand-up comedy genero eta espresioaren susperraldi horren eredu izan diren bakarrizketagileek ondutako uzta dakarkigu programa berriak ETB1era eta eitb.eus-era, PRIMERAN plataforman eskaini eta gero. 

Azpeitiko San Agustin aretoan grabatutako emanaldietan, punta-puntako kartelarekin gozatzeko aukera izango dugu: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez "Txiki", Esti Curiel eta Maria Blanco

Stand-up comedy euskaldunaren trebezia irrikagarria gozamen huts bihurtuko da "Altxa Komedia" saioan, astearte gauero, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.