Publizitatea
Itxi

2021/08/15

10:00

Altxa Txapela

22:00etan

Ezti ekoizleak lehian, gaur gauean, "Altxa txapela" saioan

EITB Media

Txapela irabazteko Bidatz Sasiain, Alfredo García, Arrate Iturbe eta Xiker Salaberria ekoizleek euren eztia defendatu beharko dute.

0:29
Ezti ekoizleak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eztiari eskainiko diote saioa aste honetan "Altxa Txapela" programan. Joseba Arguiñanok produktu hau ekoizten duten lau lagun izango ditu gonbidatu.

Lehen lehiakidea Bidatz Sasiain erlezain tolosarra izango da. Osabi Naturala markako ordezkaria da bera. Ezti potea etxera iritsi dadin zenbateko lana dagoen erakusteko asmoarekin dator Bidatz.

Alfredo García Llarena burgostarra da jaiotzez, baina urte asko daramatza Zumaian. Hamar urte bete ditu Gure Eztia enpresako gerente lanetan. Irakaslea izateaz gain, eztigilea ere bada, berarentzat benetako pasioa.

Mellifera eztia ekoizten du hirugarren lehiakideak. Arrate Iturbe da bera. Larraulen bizi den arren, tolosarra da. Bere burua definitzerako orduan, bere eskuzabaltasuna eta bidaiatzeko zaletasuna gailentzen ditu. Hainbat GKErekin lan egin du munduan zehar. Erlezainek lan ederra egiten dute, baina Arratek erleei aitortzen die lanik gogorrena.

Xiker Salaberria da azkeneko lehiakidea. Beratarra da eta Beraska eztia ekoizten du. Baserri batean hazi zenez gero, animaliak beti izan dira bere bizitzaren parte. Erle beltza aurkeztuko digu. Tamalez, bertakoa den erle mota hau oso gutxik ezagutzen dute.

Joseba Arguiñanok aurkeztuta, "Altxa Txapela" programako laugarren atala, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;