Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Maialen Berasategi protagonista, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Irene Arrarats, Ainara Maia, Josu Aizpuru Martínez de Marigorta eta Elgoibarko Pitxintxu liburu-dendako Izaskun eta Mari Jose ere izango dituzte gonbidatu.

  • Maialen Berasategi

    Maialen Berasategi "Arte[faktua]" saioan. Argazkia: EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Maialen Berasategi itzultzaile eta zuzentzailea izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Adrianne Rich idazle estatubatuarraren saiakera bat euskaratu du, Txalaparta argitaletxearen eskutik: Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa. Hernaniko Ereñozu auzoko Iturralde jatetxean elkartuko dira Maialen Berasategi eta Yolanda Mendiola.

Saioaren erdialdera, Irene Arrarats itzultzaile hernaniarra batuko da elkarrizketara. Joan den denboraldian, Arraratsek Simone de Beauvoiren Bigarren sexua itzuli berri zuenean, Berasategi gonbidatu zuen saiora. Alderantziz gertatuko da oraingoan. Amatasunaz eta gai horretan bi autoreek duten iritzi ezberdinaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, Arte saltzaileak atalean, Elgoibarko Pitxintxu liburu- eta opari-dendan izango dira bertako Izaskun eta Mari Joserekin, dendaren historiaren, anekdoten eta abarren berri jakiteko.

Bestalde, Ainara Maia idazle irundarra gehiago ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek Arte egileak tartearen bitartez.

Horretaz gain, Josu Aizpuru Martínez de Marigorta Galtzagorriko 2020ko Booktuberboom lehiaketako parte-hartzaileak Uxue Alberdiren Aulki jokoa gomendatuko du.

Hori guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Aste honetan, gainera, martxoaren 8ari omen eginez, saioan agertuko diren sortzaile eta liburu guztiak emakumezkoak eta emakumezkoenak izango dira.