Publizitatea
Itxi

2021/05/08

09:45

Arte[faktua]

Literatura

Txomin Peillen idazlea, 13:00etan, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Gainera, Mari Zeararen eta Aingeru Epaltzaren gomendioak bilduko dituzte; eta Joseba Elorzak lekeitiarrei egingo die galdetegia.

  • Txomin Peillen idazlea

    Txomin Peillen idazlea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, maiatzak 8, Txomin Peillen idazle paristarra hartuko dute gonbidatu nagusi "Arte[faktua]" literatur saioan. Minotauro (Alberdania) da bere azken eleberria, intzestua eta pedofilia gai nagusitzat dituena. Aita batek bere 11 urteko alaba bortxatuko du eta neskatila honek bizi izan dezakeenaz eta izan dezakeen bilakaeraz hausnartzen du bertan. Txomin Peillen Baionako Iparraldeko Kontserbatorioan elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.  

Aste honetan, Mari Zeara irakurleak Juan Kruz Igerabideren Begira, begira. Tradizioaren leihotik liburua gomendatuko du.

Gainera, irakurketaren atalean, Aingeru Epaltzak ahots goran irakurri beharreko testu bat idazterako garaian kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko ditu.

Bestalde, Lekeition izango da Joseba Elorza irakurketaren inguruko zenbait galderarekin: zein da gustuko duzun ipuina? Literaturan, fikzioa ala errealitatea?

Hori guztia eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;