Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Dinosauroen desagertzeari buruz, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Kepa Altonaga idazlea 'Iridioaren mintzoa. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza' lanaz arituko da Yolanda Mendiolarekin.

  • Kepa Altonaga gonbidatu nagusi "Arte[faktua]" saioan

    Kepa Altonaga gonbidatu nagusi "Arte[faktua]" saioan

Kepa Altonaga idazle loiutarra izango da aste honetan "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Iridioaren mintzoa. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza (Pamiela) da bere azken lana, eta dibulgazio zientifikoa eta kutsu literarioa uztartzen ditu. Bertan, dinosauroen desagertzeari buruzko teoriez hausnartu du. Getxoko Gorrondatxe hondartzan elkartuko dira Altonaga eta Yolanda Mendiola aurkezlea.

Ondoren, Ainize Madariaga idazle eta kazetaria batuko zaie elkarrizketara. 2016an Madariagak Altonaga Mauleko irakurle taldera gonbidatu eta bertan sortu zen elkarrekiko lotura literarioa.

Bestalde, Ines Castiella irakurle iruindarrak Heptamerona liburuaren gomendioa eskainiko du. Gainera, Karmele Gisasola harri-jasotzaile mallabitarraren apalategia ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Amaitzeko, Debako kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohituren gainean galdetzeko: Zein da irakurri duzun libururik bitxiena?

"Arte[faktua]" saioa 12:55etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.