Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Mikel Tabernaren poesia, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Yolanda Mendiolarekin eta Maider Iantziarekin batera 'Arkanbele kantak' poema liburuaz solastatuko da.

  • Mikel Taberna idazlea.

    Mikel Taberna idazlea.

Mikel Taberna poeta eta idazle lesakarra izango da gaur, azaroak 13,  "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Arkanbele kantak poema liburua da plazaratu duen azken lana, Susa argitaletxearekin argitaratu duena. Berako herriko plazan elkartu dira Mikel Taberna eta Yolanda Mendiola.

Ondoren, Maider Iantzi, Gara egunkariko kazetaria batuko da beste bien arteko solasaldira, liburuko poema bat gazterik hil zen bere osabari dedikatu diolako Tabernak, eta beste belaunaldi baten ordezkaritzat hartzen duelako, besteak beste.

Bestalde, Emakume ahaztuak erreportaje sailean, emakumezkoen 6.000 bat liburu gordetzen dituen liburutegi bat ezagutuko dute Josune Muñozen eskutik. Skolastika elkarteak Bilbon duen altxorra da, eta bertan jakingo dugu zer motatako oztopo gainditu behar izan duten emakume horiek liburuak guregana iritsi arte.

Aste honen, Juan Lopez algortar irakurleak Amets Arzallusen Miñan liburua gomendatuko du. Eta horrekin batera, beste proposamen batzuk eskainiko dituzte Booktubeak eta Nobedadeak ataletan.

Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.