Arte[faktua]
Literatura
Leire Ibargurenen "Petare", gaur, "Artefaktua" saioan
Miren Egigurenen inguruko lan literarioa ondu du, behinola bere bizitza osatu zuten pusketatik abiatuta. Caracaseko bidea hartu eta bertan pasatako berrogei urteen harira, idazleak, besteak beste, feminismoaz, zaintzaz eta egoera politikoaz jarduteko aukera izan du.
-
Leire Ibarguren, 'Petare' liburuaren idazlea
Larunbat honetan, Leire Ibarguren elkarrizketatuko dugu Petare (Txalaparta) biografiaz solastatzeko 'Artefaktua' saioan. Miren Odriozolarekin egin zuenaren antzera, Ibargurenek Miren Egigurenen inguruko lan literarioa ondu du, behinola bere bizitza osatu zuten pusketatik abiatuta. Caracaseko bidea hartu eta bertan pasatako berrogei urteen harira, idazleak, besteak beste, feminismoaz, zaintzaz eta egoera politikoaz jarduteko aukera izan du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Zarauzko Talai-Berri txakolindegira gerturatuko da saioa idazlearekin.
Ibargurenek Iratxe Retolaza literatura kritikaria gonbidatuko du saiora. Emagin taldean batera dabiltzanez, Retolazak gertutik ezagutzen du Ibargurenen obra. Bestalde, Xabier Alberdi euskal itsas museoko langilearengana hurbilduko gara, 'Apalategia'n gordetzen dituen liburuak ezagutzeko.
'Arte[zaleak]' pasartean, Bermeoko kaleetatik barrena ibiliko gara. Bertakoei literatura ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egingo dizkiegu.
Xabier Lasaga irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.