Arte[faktua]
10:50ean
Miren Billelabeitia 'Norberak maite duena' liburuaz, gaur "Artefaktua" saioan
Urteetan ikasle eta gazteekin liburuen inguruko solasaldietan esandakoa hartzen du Miren Billelabeitiak gogoeta-bilduma honetan.
Irakasle ohia eta literatur sortzailea den Miren Billelabeitia elkarrizketatuko dugu gaur "Artefaktua" saiora, Norberak maite duena (Pamiela) liburuaz solastatzeko. Orri zuri batetik abiatuta, besteek irakurri eta hausnarketa egiteko adierazpena eratu, multzokatu eta partekatu du. Zein da hitzaren boterea guregan? Irakurketaren esperientzia ez da soilik hitzen esanahia ulertzea, baizik eta gogoeta egin eta gero ulertu dugun horretaz hausnartzea. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Torrebillela liburutegira eta IES Mungia BHI zentrora gerturatuko da saioa.
Billelabeitiak Jon Kortazar idazlea eta literatur ikertzailea gonbidatuko du saiora. Gertuko lagunak dira eta behin baino gehiagotan egin dute lan batera. Billelabeitiak badaki Kortazar dela hobekien ezagutzen duen pertsona; horregatik, nork jakingo du Kortazarrek baino hobeto Billelabeitiaren pentsamenduak benetan ondo adierazita dauden liburu honetan?
Bestalde, Zarauzko Garoa liburu-dendara gerturatuko gara bertako saltzailea den Imanol Agirrerengana apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.
Aintzane Gandiaga irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Sakanako Mankomunitateko Intza Anton Flores ikaslearena izango da larunbateko booktubea.
Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, 10:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.