Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

literatura

Maite Lopez Las Heras, 12:50ean "Artefaktua" saioan

Hamaika mendez hogeita lau poetandrek idatzi zituzten poemak bildu ditu hemen. Emakume haiengandik espero zenaren hartatik aldentzeko ahalegina egin zuten poema hauetan. Itzulpen lan honetan, poemak papiroetan eta harrietan iritsi ziren, gainera, ez beti osorik.

  • Maite Lopez Las Heras, "Artefaktua" saioan

    Maite Lopez Las Heras, "Artefaktua" saioan. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Filologo klasiko, itzultzaile eta idazle den Maite Lopez Las Heras elkarrizketatuko dute gaur "Artefaktua" saioan 'Poetandreak' (Balea Zuria) liburuaz solastatzeko. Hamaika mendez hogeita lau poetandrek idatzi zituzten poemak bildu ditu hemen. Emakume haiengandik espero zenaren hartatik aldentzeko ahalegina egin zuten poema hauetan. Itzulpen lan honetan, poemak papiroetan eta harrietan iritsi ziren, gainera, ez beti osorik. Horregatik, ikerketa lana nahiz biografiakoa egin behar izan du Lopez Las Herasek. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Azkoitiko merkatura gerturatuko da saioa.

Lopez Las Herasek Aritz Gorrotxategi idazlea eta bere editorea gonbidatuko du saiora. Lan giro arina eta erraza sortu dela bien artean dio Gorrotxategik. Aholku bat eman nahi izan du poema hauek irakurtzeko: "Nahiz eta bost-sei lerrotan ondo harrapatu ez, segi eta agian topatuko duzu harribitxi hori".

Bestalde, Zarauzko ingeleseko Morris Academyra gerturatuko gara bertako zuzendaria den Mikel Morrisen apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Olatz Azpiazu irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Izei Martinez eta Oier Olaberria ikasleena izango da larunbateko booktubea.

Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.