Arte[faktua]
12:50ean
'Zeozer gaizki doa' liburuaz solasean Beatriz Chivite Ezkietarekin, gaur, "Artefaktua" saioan
Arga ibaira gerturatuko gara olerki bilduma honetaz hitz egiteko. Chivitek bere ahizpa, Laura Chivite Ezkieta, gonbidatuko du, eta 'Gente que ríe' bere lehenbiziko eleberria aurkeztuko digu. Bestalde, Bilboko La iLusa liburu-denda ezagutzeaz gain, Pasaia San Pedroko kaleetatik barrena ibiliko gara.
-
Ilaski Serrano eta Beatriz Chivite Ezkieta, "Artefaktua" saioan
Beatriz Chivite Ezkieta elkarrizketatuko dugu "Artefaktua" saioan, Zeozer gaizki doa (Pamiela) liburuaz solastatzeko. Hiru atal nagusitan banatutako olerki bilduma honek, berak idatzitako bost liburuen artean, bere ahotsa ondoen eta ozenen entzunarazten duena da. Batzuek diote bere poesia bakardadez inguratuta dagoela, Chivite pertsona bakartia ez den arren; hamasei urterekin utzi zuen txikitako etxea eta hamaika herrialdetan bizi izan da. Bestalde, etorkizuna du agerian, eta nahiz eta gehienetan ederra eta argia imajinatzen dugun, zer pasatuko den ez jakiteak ere beldur gaitzake. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Iruñeko Arga ibaira gerturatuko da saioa idazlearekin.
Chivitek Laura Chivite Ezkieta ahizpa gonbidatuko du larunbat honetako saiora. Literatura ikasi zuen Granadan, eta txikitan zuen idazteko zaletasuna errealitate bihurtu du: bere lehenengo eleberria, Gente que ríe, atera berri du, eta bigarrena sortzeko prozesuan ari da.
Bestalde, Bilboko La iLusa liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Aimar Rubioren eskutik, saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.
Mireia Manner irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Arte[zaleak] tartean, Pasai San Pedroko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.