Azpimarra
Gaur, 23:15ean
Joseba Egibar gonbidatu, denboraldiko lehenengo 'Azpimarra +' saioan
A.H.
EITB
EAJko bozeramailea Legebiltzarrean, egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da Maddalen Iriarterekin.
Gaur gauean, 'Azpimarra+' albistegi bereziak denboraldi berriari ekingo dio, eta Joseba Egibar (EAJko bozeramailea Legebiltzarrean) izango da platoan gonbidatu. Maddalen Iriartek egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko dio: kurtso politiko berriak dakartzan erronkak, Katalunian gertatzen ari direnekoak edota Espainiako Gobernuarekin hezkuntza alorrean Jaurlaritzak lortu berri duen akordioaren inguruan, besteak beste.
Horrez gain, Pilar Kaltzada, Eider Alkorta eta Zigor Urkiaga kolaboratzaileak solasaldi mahairen inguruan bilduko dira, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek egoera ekonomiko eta politikoaren inguruko hausnarketa egingo dute.
'Azpimarra +' gaur gauean emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB1en.