Danae Riaño

Danae Riaño

Danae
Danae
Lekua:Irun
Danae Riaño

"Aisialdian musika eta dantzan aritzea gustatzen zait" esanez aurkeztu zuen bere burua Irungo Danae Riañok. Olloki gisa hasi zuen ibilbidea "BaGo!az"eko hirugarren edizio honetan eta zazpigarren atalean, Aitzol Barbariasen kontrako duelua irabazita, sartu zen lehiakide gisa.

Ondoren, ez du denborarik galdu; lau aldiz izan baita saioko irabazle: Alex Sarduirekin Rapunzelen paperean sartu ondoren, Yleniarekin Lady Gagarena egin zuenean, Maria Amolategirekin "If I ain't got you" abestutakoan eta, finalaurrekoan, Nerea Gorritirekin Whitney Houstonen "I have nothing" kantatu ondoren.