Itxi

Barre Librea

Barre Librea

Barre Librea

Audientziak

Transexualitateari buruzko 'Barre Librea'ko bakarrizketak, 300.000 ikustalditik gora

EITB Media

Transexualitatea azaltzeko Martin bere lagunaren errealitatea kontatzen du Goranek bakarrizketa horretan.

5:06
Gorane

ETB1eko "Barre Librea" saioan Aitziber Garmediak Goraneren azalean transexualitatearen inguruan egindako bakarrizketak arrakasta handia izan du azken egunotan sare sozialetan. Transexualitatea azaltzeko Martin bere lagunaren errealitatea kontatzen du Goranek bertan. 

Programaren sare sozialen kontuetan publikatu diren bideoei erreparatuz, Instagramen adibidez, bi bideo igo ziren, horietako bat azpidatziekin gaztelaniaz. Azpidatzirik gabeko bideoak guztira 137.966 ikustaldi ditu momentuz, eta azpidatziak dituen bideoak, berriz, 167.956 ikustaldi guztira.

Twitterren, berriz, azpidatzirik gabeko bideoak 39.500 ikustaldi ditu, eta txioa guztira 133.656 aldiz ikusi da, 10.666 interaktuazio lortuz. Gaztelaniazko azpidatziekin igotako bideoak ordea, 19.400 ikustaldi ditu, eta txio hori guztira 65.789 aldiz ikusi da. Interaktuazioak, berriz, 6.378 izan dira azken honetan.

Facebook-en "Barre Librea" saioaren profil ofizialetik igotako bideoaren publikazioa 46.288 pertsonengana iritsi da, 673 aldiz partekatuz Facebook-eko kontu ezberdinetatik. Gainera, bideoak 23.600 erreprodukzio izan ditu.

TikTok sare sozialean, bestalde, bideoak 13.300 ikustaldi izan ditu, 2.112 "atsegin dut" eta 56 iruzkin. Gainera, 62 aldiz ere partekatu da.

Halaber, eitb.eus atarian gehien ikusi diren bideoen artean dago Goraneren bakarrizketa. Bideoa bera eitb.eus-en dago ikusgai, eta "Barre Libre"ko saio guztiak EITB Nahieranen ere ikusi daitezke.

"Barre Libre"ko kastingaren lehenengo aukeratua, osteguneko saioan

Bakarrizketa-aktore castinga jarri du denboraldi honetan abian "Barre Librea" saioak, eta 60 bideo jaso dituzte.

Kastingaren hautaketa prozesuan aurrera egin duen hautagaietako batek, 19 urteko Uxue Alberdi Iturbe zarauztarrak, ostegun honetako saioan parte hartuko du. Antton eta Julen Telleria, Loli Astoreka, Getari Etxegarai eta Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin arituko da Uxue.

Datozen saioetan ere bakarrizketa-aktore berriak ikusiko ditugu aktore eta aurkezle ezagunen alboan.