10 baserritar eta 10 kaletar batzen dituen lehiaketa | Baserria EITB

Baserria

11:45

Baserria

Castinga

Baserritar eta kaletarrei deialdia "Baserria" saioko 2. denboraldian parte hartzeko

EITB Media

"Baserria" saioak baserritarrak eta kaletarrak hautatzeko kastinga jarri du martxan. Izena emateko, bidali WhatsApp mezu bat 620249988 zenbakira edo idatzi proiektuak@orioprodukzioak.eus helbidera.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Baserria" saioak izan duen arrakasta ikusita, bigarren denboraldia prestatzen ari da Euskal Telebista, eta, hortaz, baserritarrei eta kaletarrei parte hartzeko deialdia egin die.

Baserri-mundua ardatz izango du berriz ere ETB1eko lehiaketak eta mundu horretan murgiltzeko prest dagoen jendearen bila gabiltza. Baserri-munduak eta baserriko lanek gizartean behar duten aitortzaren erakusle diren baserritarrak nahi ditugu batetik, eta baserriko bizimodu gogorra probatzeko prest dauden kaletarrak, bestetik.

Hautaketa prozesua martxan jarri dute jada. Esperientzia berri hau bizi nahi baduzu, eman zure izena! Bi bide dituzu: WhatsApp mezu bat bidali 620 249 988 zenbakira edo proiektuak@orioprodukzioak.eus helbidera idatzi. Gogoan izan izena ematerako garaian baserritarra edo kaletarra zaren aipatu behar duzula. Animo eta zorte on!

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena