Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:00etan

Lehiaketako azken txanpan sartuko da "Baserria" saioa gaur gauean

EITB Media

Lehiakideek geroz eta gertuago daukate final handia. Talde bakoitza bina bikoterekin dago orain, eta lehia ezin da estuago egon.

0:25

"Baserria" saioaren zazpigarren atala izango da ikusgai gaur ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera. Baserriko abentura azken txanpara gerturatu ahala, lehiakideek geroz eta gertuago daukate final handia. Talde bakoitza bina bikoterekin dago orain, eta lehia ezin da estuago egon. Goienetxeatarrek eta Bengoetxeatarrek indarrak pare-parean dituzte berriro ere. Izan ere, egun batetik bestera, erabat aldatu dira kontuak "Baserria"n.

Talde gorriak garaiezina zirudien arren, auzolan probako hutsegiteek mila zatitan hautsi dute Goienetxeatarren batasun hori. Negutegian ezin ulertuak, malkoak eta haserreak agertu dira. Are gehiago, desafio gogor baten ostean, Axunek eta Andonik etxerako bidea hartu ostean.

Talde urdinean bestelakoak dira kontuak. Amalurrek eta Xabik aurrerapausoa eman dute eta, azken taldekako proban nagusitu ostean, lehiaketa irabazteko hautagairik sendoenetakoak direla erakutsi dute. Begi guztiak ordea, Ibai eta Eduri begira egongo dira. Batek huts egiten ez duenean, besteak sartzen du hanka, eta "Baserria"n iraun nahi badute, ez zaie akats gehiago onartuko.

Tentsioz beteriko auzolan proban erabakiko da bakoitzaren patua: 3, 2, 1, … lanera!. Saioaren zazpigarren atala, igande honetan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Casting berria, laster

"Baserria" saioa hasi da jada bigarren denboraldia prestatzen, eta aurki jarriko du martxan bertan parte hartzeko casting-a. Programaren webgunean kaleratu da casting-ean izena emateko informazioa.