Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Bigarren edizio honetako azken erronka, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioko platoan

EITB Media

Asier eta Tania denboraldi honetako irabazleak platoan izango dira. Urki eta Lucia eta Goiko eta Edurne ere elkarrizketatuko ditu Klaudio Landak; eta, nola ez, aurtengo baserritar onena eta kaletar onena nortzuk diren jakitera emango dute.

0:21

"Baserria" saioaren bigarren edizioa irabazi berri duten Asier Alegria Bermeoko baserritarra eta Tania Llanos Gasteizko kaletarra "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur, 22:30etik aurrera, ETB1ean eta eitb.eus-en. Igande honetako final handiaren ostean, Klaudio Landak azken atalaren protagonista guztiak izango ditu programan, eta publikoaren ustetan aurtengo baserritar onena eta kaletar onena nortzuk diren jakitera emango du. Bigarren edizio honetako azken erronka ere zuzenean ikusteko aukera izango da.

6.000 euroko saria eta txapela irabazi dute Asierrek eta Taniak, eta final hori nola bizi izan duten kontatuko diote Klaudiori. Lehiaketaren errepasoa egingo dute, eta hainbat galderari ere erantzun beharko diete. Jexux Mari Ormaetxea Urki eta Lucia Garmendia bigarren bikote sailkatua ere platoan izango da, azken desafioaren ingurukoak aztertzeko. Zertan huts egin dute finalean? Estrategia ona aukeratu al dute? Edurne Arribillaga eta Markel Goikolea Goiko gelditu dira edizio honetan hirugarren, eta haiekin ere errepasatuko lehiaketako ibilbide guztia.

Azken negutegia

Argitu beharreko kontuak eta polemikak aztertzeko leku aproposena izango da gaurko "Baserria Zuzenean" saioa, azken negutegi bihurtuta. Izan ere, aurtengo 24 lehiakideak egon dira platoko harmailetan, realityaren negutegian bezala.

Azken erronka, platoan

Zein izan da aurten talderik indartsuena, talde gorria ala talde urdina? Hori ere platoan argitzeko aukera izango da, bi taldeek elkarren arteko azken erronka zuzenean jokatuko baitute, sokatiran. Emozio handiko proba izango da, dudarik gabe.

Baserritar onena eta kaletar onena: 1.000 euro jokoan

Gaurko saioan, nola ez, edizio honetako baserritar zein kaletar onena nortzuk diren jakitera emango du Klaudiok. 1.000 euroko saria dago jokoan, 500 bakoitzarentzat. Saioaren appan bozkatu daiteke, eta webgunean ikusgai dugu uneroko ranking-a.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioaren azken atala, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Jarraipen berezia sare sozialetan

Saio honek ere izango du gertuko jarraipen berezia sare sozialetan eta "Baserria Zuzenean" abiatu aurretik, gainera, Instalive bat egingo dute "Baserria"ren Instagrameko kontutik. Edurne eta Goiko izango dituzte bertan.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebook: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial