Itxi

Batek daki

Batek daki

Batek daki

22:15ean

Hiri-tribuak protagonista, gaur gauean, 'Batek Daki' saioan

A.H. | EITB

Aitziber Garmendia punky, hipster, heavy, motero eta muturreko tatuaje eta piercingak egiten dituzten taldeetan murgilduko da.

0:18

Hiri-tribuak hiriko giroan sortu eta garatzen diren azpikulturak dira. Normalean ideologia baten arabera jokatzen duen jende taldea dela esan dezakegu. Baina, zer dira zehazki hiri-tribuak? Zenbat daude? Nola jokatzen dute hiri-tribuetako kideek? Zalantza horiek argitzeko asmoz, Aitziber Garmendia, punky, hipster, heavy, motero eta muturreko tatuaje eta piercingak egiten dituzten talde batzuetan murgilduko da gaurko 'Batek Daki' saioan.

Irati Mendizabal ordiziarra da. Heavy metal musika-estiloaren zalea da, eta, beltzez janzteaz gain, estetika metalzalea du. Garmendiari heavy metal mundua erakusten saiatuko da, eta Garmendia ere metalzale bihurtuko da egun batez.

Gaur egun, dagoeneko ez da arraroa tatuaje edo percingak egitea. Halere, badira zaletasuna muturrera eraman eta muturreko piercing eta tatuajeak egiten dituztenak. Horren adibide dira Uka eta Toro, La Dotline tatuaje-dendako jabeak. Gorputzean silikonazko formak azalaren azpian sartu edota bizkarrean egiten dituzten piercing batzuen bidez euren gorputza zintzilikatzeko gai dira.

Txapelpunk musika-taldea Euskal Herriko punkaren ikur izan da betidanik, baita bertako abeslari den Iñigito ere. Berarekin ezagutuko ditu Garmendiak punkaren nondik norakoak.

Hiri-tribuak oso markatuak izaten dira normalean, baina zer da hipster bat izatea? Hipster izaten saiatuko da Aitziber Garmendia egun batez Donostian.

Ibarrako langostinoekin ere elkartuko da atala biribiltzeko. Moteroen elkarteko kideekin egongo da, eta motozaletasunak zergatik elkartu dituen ezagutuko du. Garmendia, motor-gidari?

'Batek Daki' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

B1en.