Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"Biba Zuek!", Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat

EITB

Horren harira, Oneka, Euskal Herriko emakume pentsiodunen elkarteko ordezkari bat izango dugu platoan bere testigantzaren berri emateko.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB

Gaur Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta indarkeria hori hurbiletik jasan duten emakumeen testigantzak jasoko dituzte "Biba Zuek!" saioan.

Oneka, Euskal Herriko emakume pentsiodunen elkarteko ordezkari bat izango dugu platoan eta bere bidez adineko emakumeek isilean jasaten dituzten tratu txarren inguruan gehiago jakingo dugu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko telefonoaz hitz egingo du telefonoaren beste aldean lan egiten duen profesional batek. Bidelaguna Maitane Ormazabal izango da.

Bigarren orduko gonbidatuak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira. Bi umoregileek "Luze edo motz" bakarrizketa saioa sortu dute eta hori aurkeztera datoz  saiora. Elkarrekin egiten duten bigarren bakarrizketa lana da. Aurrekoa —"Bakean Dagoena Bakean Utzi"—orain dela bi urte eta erdi estreinatu zuten, eta 120 oholtza zapaldu dituzte. Oraingo lanarekin aurreko arrakasta errepikatzea espero dute.

Jon Artanok munduan zehar bizi diren euskaldunak aurkezten jarraituko du. Oraingoan Thailandian bizi den Iker Alustiza beasaindarra ezagutuko dugu. Ingeniaria da Bangkoken eta lau urte daramatza han bizitzen. Bere Thailandiako bizimoduaren berri emango digu.

Agus Barandiaranen Kantujira atalean Alex Sardui Gatibu taldeko abeslariaren bizitza profesionalari errepasoa egingo dio eta, Maddalen Arzallusekin batera, Loretxoa abesti ezagunaren bertsio berezi bat eskainiko du Barandiaranek, zuzenean, platoan.

Mikel Elizegi, ostera, Zarauzko Udaberri zentroko tai ji klaseetan egon da. Erreportaje berezi batean, bazterrak nola harrotu dituen ikusi ahal izango dugu.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.