Biba Zuek
18:00etan
Aitor Merino aktore eta zinema zuzendaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
'Fantasia' izeneko pelikula aurkeztuko du Donostia Zinemaldian. Saioaren hasieran, Irun-Hendaia arteko mugara joko dute, eta migrazioak han bizi duen egoera gogorra izango dute mintzagai.
-
"Fantasia" pelikularen irudia
Aitor Merino aktore eta zinema zuzendari donostiarra izango da gaur "Biba Zuek!" saioko gonbidatu nagusia. Fantasia izeneko pelikula aurkeztuko du Donostia Zinemaldian. Merinoren beraren gurasoak dira filmeko protagonistak eta harremanei buruzko hausnarketa iradokiko digu donostiarraren azken lan honek. Xabier Amurizak adi-adi entzungo ditu gonbidatu nagusiak esandakoak, eta oraingoan ere opari bihurtuko duen kopla eder bat osatuko du.
Saioari hasiera emateko, berriz, Irun-Hendaia arteko mugara joko dugu eta migrazioak han bizi duen egoera gogorra izango dugu mintzagai, besteak beste, Irungo Harrera Sarea taldeko kideekin. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Amaia Agirre bertsolaria izango dute bidelagun gaia lantzeko.
Jon Garate, Aritz Ganboa eta Jon Artano izango dira asteleheneko kolaboratzaileak.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.