Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Andres Osa 'Sakona' euskal kirol kazetaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Herri kirolak jorratzen ditu, baina bertsolaritzan ere aditua da. Saioaren lehen orduan, berriz, gazteak eta etorkizuna landuko dituzte.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Andres Osa Sakona euskal kirol kazetaria izango dute gonbidatu. Bergarako kazetaria, batez ere, Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" irratsaioan eta herri kirolei buruz orokorrean jorratu dituen lanengatik da ezaguna; baina Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko albisteak ere landu izan ditu, bertsolaritzan ere aditua baita.

Saioaren lehen ordua, berriz, gazteei zuzenduta egongo da. Izan ere, platoan hiru gazte izango dituzte etorkizunari buruz hitz egiteko. Besteak beste, The Future Game proiektua izango dute hizpide.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.