Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Orbañanos gonbidatu, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Arraun denboraldia hastear dela eta, Hondarribiko entrenatzaile oriotarra elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Mikel Orbañanos

    Mikel Orbañanos. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Mikel Orbañanos, Hondarribia arraun elkarteko entrenatzailea, izango dute protagonista gaur "Biba Zuek!" saioan. Asteburu honetan hasten den arraun denboraldiaz eta bere ibilbideaz mintzatuko dira gonbidatuarekin. 

Lehen orduan ere kirol kontuak izango dituzte. Igandean Elorrion jokatuko den I. Emakumezkoen Binakako Sega Sail Lehiaketaz jardungo dira. Almitza Sega Elkarteko kidea den Migel Mari Jauregi eta txapelketan parte hartuko duten bi bikote hartuko dituzte platoan: Susana Lopez eta Malou Henriksen, eta Alaitz Imaz eta Graxi Elosegi.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en astelehenetik ostiralera.