Biba Zuek
18:00etan
Sara Alonso mendi korrikalaria, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, historia izango dute hizpide, Amaiurko guda, hain zuen. Horri lotuta, 'Amaiur 2022-2522, Aurkituko gaituzuenoi' ekimenaz arituko dira Jon Maia ekitaldiko zuzendari eta gidoilariarekin.
-
Sara Alonso, "Helmuga" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Sara Alonso mendi korrikalaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan. Oso gaztea bada ere, izugarrizko markak lortzen ari da donostiarra aurten; besteak beste, hirugarren postua eskuratu zuen Zegama-Aizkorrin, eta duela egun batzuk marka hautsi du Brisbane Trail Ultra lasterketan: 2 ordu, 7 minutu eta 19 segundoko denbora egin zuen, eta lasterketa horretako recordwoman bilakatu da. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak elkarrizketa egingo diote.
Saioaren lehen orduan, berriz, historia izango dute hizpide, Amaiurko guda, hain zuen. Izan ere, uztailaren 16an hiru urteurren gogoratuko dituzte: gudaren 500. urteurrena, lehen monolitoa jarri zuteneko 100. urteurrena eta bigarren monolitoa jarri zuteneko 40. urteurrena. Horrez gain, abuztuaren 6rako 'Amaiur 2022-2522, Aurkituko gaituzuenoi' ekitaldi kulturala antolatu dute, eta horren inguruan ere arituko dira hainbat gonbidaturekin, horien artean, Jon Maia ekitaldi honetako zuzendaria eta gidoilaria, Ixabel Aleman Amaiurko alkatea eta Juantxo Agirre Aranzadiko kidea.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.