Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Julen Gabirondo segalaria, gaur "Biba Zuek!" saioaren denboraldiko azken atalean

EITB Media

Lehen zatian, hainbat maskoten eta haien jabeen bisita jasoko dute.

  • Julen Gabirondo segalaria

    Julen Gabirondo segalaria. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Ikasturte honetako azken gonbidatua Julen Gabirondo segalaria izango da "Biba Zuek!" saioan. Urnietarrak bosgarren aldiz bereganatu du Segako Euskal Herriko Txapela eta garaipen horretaz eta bestelakoez hitz egingo du. 

Baina hori baino lehen, platoa maskotez beteko dute, hori izango baita hizpide saioko lehen zatian. Mabel Artziniega bere txakur Artekin joango da eta Xanti Torresek bi maskota eramango ditu: Ada txakurra eta 20 kilo pisatzen duen Lola dordoka

Skype bidez Bilboko Udaleko osasun publikoko zuzendariordea sartuko da, Argizka Etxeberria, eta maskoten inguruko hainbat datu emango ditu. Horien artean Bilbon txakur edo katu bat adoptatzeko egin beharreko prozedura. 

"Biba Zuek!" saioa, gaur, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.