Itxi

Bidegurutzean

Bidegurutzean

Bidegurutzean

Asteazkenean, 18:00etan

20 talde eta 46 musikari BECen, EITBren "Bidegurutzean" saio berriaren aurkezpenean

EITB Media

Publikorik gabe izango da, baina zuzenean eskainiko da eitb.eus-en. Bizkaia Arenatik saio bereziak eta konexioak egingo dira irrati eta telebistan, eta Twitch bidez ere ikusi ahalko da.

0:33

Asteazken honetan, martxoak 31, "Bidegurutzean" saio berriaren aurkezpena egingo da Barakaldoko BECen, Bizkaia Arena aretoan. EITBko programa berria apirilaren 7an estreinatuko da, ETB1en eta eitb.eus-en, eta musika izango du ardatz. Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu saioak, eta formatu berritzailea dakar, bidegurutzea eta kabina oinarri.

Asteazkenean egingo da saioaren aurkezpena, Bizkaia Arena aretoan, musika ekitaldi itxurarekin. Programan parte hartu duten hainbat talde edo bakarlari izango dira bertan. Zehazki, 46 artista bilduko ditu aurkezpenak, eta musika emanaldi berezi bat ere eskainiko dute. Hauek dira bertan izango diren talde eta bakarlariak: Dupla, Sua, Willis Drummond, Eneritz Furyak, Petti, Liher, Niko Etxart, Oki Moki, Ezpalak, Grises, Gatibu, McOnak, Cobra, Kokein, Mursego, Lorea Tea Party, Amorante, Sara Sozaya, Skakeitan eta Afrika Bibang.

Aurkezpena eta musika emanaldia publikorik gabe izango dira, baina streaming bidez jarraitu ahal izango dira, zuzenean, eitb.eus-eus, 18:00etatik aurrera.

Jarraipen zabala EITBren hedabideetan

BECeko Bizkaia Arenan egingo den "Bidegurutzean" saioaren aurkezpenaren harira, ekitaldiaren jarraipen zabala egingo da irrati, telebista eta Internet bidez; izan ere, konexioak egingo dira bertatik, eta han ere egingo dira zuzeneneko hainbat saio.

Hala, Gaztea irratiko "Gu" irratsaioa BECen bertan egingo dute, zuzenean, eta saioa ikusteko eta entzuteko aukera izango da, streaming bidez, 17:00etatik aurrera. Radio Euskadiko "Graffiti" saioa ere bertan izango da, giroaren berri bertatik bertara emateko, 17:00etan.

Halaber, zuzeneko konexioak egingo dituzte ETB1eko "Biba Zuek!" saioak eta ETB2ko "Qué Me Estás Contando" programak, eta "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan ere emango dute emanaldiaren berri.

Emanaldi berezia EITBtwitch kanalean

Horrez gain, EITBk set berezia jarriko du Bizkaia Arenan, eta bertatik egingo da zuzeneko emanaldia, EITBtwitch kanalaren bitartez, Ainhoa Azkue (Nebukai) streamer-aren eskutik. 17:00etatik aurrera izango da.

Ekitaldiak, nola ez, jarraipen zabala izango du EITBko sare sozialetan.

Saio berriaren estreinaldia, apirilaren 7an

EITBko programa berria apirilaren 7an estreinatuko da, ETB1en eta eitb.eus-en. Programaren atal bakoitzean, hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan; gero, kantu propio bat grabatuko du bertan, eta, azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin. Off ahotsean grabatutako narrazio laburrek egingo dute gonbidatuen arteko zubi lana.

Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izango dira protagonista nagusiak. Ondoren helduko dira Niko Etxart, Petti eta Liher; eta Mursego, Joseba Irasoki eta Vulk elkarrekin izango dira hurrengo atalean. Jarraian Evaristo, Dupla eta Sua. Hauek dira beste atal batzuetako hirukoteak: Eñaut Elorrieta + Willis Drumond + Eneritz Furyak; Izaki Gardenak + Mice + Oki Moki; Gatibu + Ezpalak + Grises; Mikel Urdangarin + Maite Larburu + McOnak; Francis + Zea Mays + Kai Nakai; Belako + Amorante + Sara Zozaya; Unai Muguruza + Africa Bibang + Lorea Argarate + Juantxo Glaukoma; Haritz Lete + Kobra + Niña Coyote