Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Baranchyk-Abel Ramos borrokaldia ikusgai, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak'en

EITB

New Yorken borrokatuko diren Jon Fernandez eta Kerman Lejarraga boxeolarien inguruan ere arituko dira.

Jon Fernandez eta Kerman Lejarraga boxeolarien inguruan hitz egingo dute gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan. Izan ere, ostiralean bertan, bi euskal boxeolariek New Yorken jokatuko diren borrokaldietan parte hartuko dute.

Horrez gain, Ivan Bartanchyk eta Abel Ramosen arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Biak daude borrokaldirik galdu gabe, gazteak dira eta norgehiagoka honek garrantzi handia izango du euren etorkizunean.

Saioa osatzeko, Martin J. Ward eta Maxi Hughes boxeolarien arteko borrokaldia izango da ikusgai, superluma pisuko Britainia Handiko txapelketa, hain zuzen ere.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.

TB1en.