Chiloé
00:20an
'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' Alemanian, gaur, denboraldiko azken atalean
EITB
Zigor Iturrietak Bavierako lurraldea ezagutuko du eta Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketan parte hartuko du.
-
Zigor Iturrieta, Gure Kasa
'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioa Alemaniara helduko da gaur gauean, denboraldiko azken atalean. Zigor Iturrietak gogotsu egingo dio aurre munduan barna lasterketaz lasterka eraman duen abenturaren azken erronkari: Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketa.
Lasterketaren aurretik, Alemania hegoaldean dagoen Bavaria eskualdean ibiliko da Zigor, bertako jendea eta gastronomia ezagutzen. Besteak beste, Prien, Staffelsee lakuaren ondoko Murnau herria, Andech, Oberammergau eta Garmich herriak ezagutuko ditu.
'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 00:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.