Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

EAJko Itxaso Atutxari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Estepan Aldamiz-Etxebarriak egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko dio.

Gaur goizean, 09:00etan hasita, Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea izango du gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko dio.

Horrez gain, Garbiñe Biurrun, Koldo Bilbao eta Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Olaia Urtiaga kazetariak eguneko albisteen berri emango du.