Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Jon Garaño eta Aitor Arregi, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan

A.A. | EiTB

Handia filmeko zuzendariak elkarrizketatuko ditu Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

  • Handia filmaren aurkezpena, Zinemaldian (Argazkia: EFE)

    Handia filmaren aurkezpena, Zinemaldian (Argazkia: EFE)

Handia 65. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko den filmeko zuzendariak hartuko ditu Estepan Aldamiz-Etxebarriak gaur goizean 'Egun On Euskadi'ko elkarrizketaren tartean. Igandeko aurkezpena nola joan den azaltzeaz gain, filmazioaren inguruko xehetasunak emango dituzte Jon Garañok eta Aitor Arregik Kursaal Jauregitik bertatik.

Solasaldirako tartean, Felix Iriarte, Tasio Erkizia eta Eider Hurtado bilduko dira, elkarrizketan esandakoak eta eguneko albisteak aztertzera. Xabier Usabiagak egingo du albisteen kontakizuna.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.