Itxi

EH Zuzenean

Rankinga

Kiko Rivera eta bermeotarrak, 'EH Zuzenean' saiotik ikusienen artean

I.A.

Ikasturtean zehar saiotik eitb.eus-era igotako bideo guztien artean bost ikusienen zerrenda egin dugu.

  • "Asko gutsut" esaldia agertu zen Bermeoko horma batean

    "Asko gutsut" esaldia agertu zen Bermeoko horma batean

"Euskal Herria Zuzenean" saioak denboraldia bukatu du, eta ez da udazkenera arte berriz itzuliko. Gaurkotasun saiotik hainbat bideo igo ditugu eitb.eus-era, eta 5 ikusienen zerrenda egin dugu.

Ezetz asmatu nor den lehenengo bideoaren protagonista? Denboraldi hasieran behin baino gehiagotan izan zuten hizpide "EHZ" saioan: izan ere, haren neska-lagun ohia Eibarrera etorri zen bizitzera. Orain badakizue nor den? Bai, askok asmatuko zenuten bezala, Kiko Rivera DJa da. Elgoibarren emanaldia eskaintzekotan zen, San Anton jaietan, eta Lierni Agirrezabala han izan zen.

Bigarren bideo ikusiena "Supersaurus" hanburgesarena izan da. Ez dakigu gozoa dagoen, baina gurean arrakasta handia izan du Rockaberri Berriozareko tabernako izarrak. Erronka ederra izan zuten parte hartzaileek...

5 bideo ikusienen zerrendaren erdian txapeldun handi bat dugu, arraun istorio polit baten protagonista. Ibai Gabantxo patroi bermeotar gazteak leuzemiari aurre egin zion. Zorionak Ibai, ez da hala-holako balentria!

Eta ez gara Bermeotik mugituko; izan ere, laugarren bideo ikusiena Bizkaiko kostaldeko herri horretakoa da. Istorio hau ere ederra da. Egun batean "Asko gutsut" esaldia agertu zen Bermeoko horma batean idatzita. Norbaitek maitasuna zabaldu nahi du herrian "asko maite zaitut" horrekin.

Bosgarren bideo ikusienak dantzan jarri ditu, nonbait, eitb.eus-eko erabiltzaileak. Hainbat lagunek ikusi dute Urretxu-Zumarragako ikastolako flashmoba. 1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten euskararen aldeko ekimenean. Bideo mundiala!

Oraingoz agur esan digu "Euskal Herria Zuzenean" saioak, baina lasai, udazkenean bueltan izango baititugu bertako errepotariak, pantaila txikitik gure lurraldeko txoko guztietako istorioak erakusten.