Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Elena Mendizabal artistaren 'Eskultura' erakusketa, gaur gauean, 'EiTB Kultura'n

EiTB

Gainera, Aida Torres musikariaren kultur gomendioak, Bilboko Erredakzioa espazioa eta Osa+Mujika dantza konpainiaren 'Kenophobia' ikuskizuna ezagutuko dituzte, besteak beste.

  • Elena Mendizabal artista, Euskadi Irratian

    Elena Mendizabal artista, Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB

Gasteizko Artium Museoak Elena Mendizabal artistak azken lau hamarkadetan egin dituen lanak bildu ditu Eskultura erakusketan. Ez da, ordea, atzera begirako bat. 'EiTB Kultura'k artistarekin bisitatu du erakusketa.

Horrez gain, Aida Torres Jupiter Jon taldeko bateria jotzailearen kultur gomendioen berri izango dute. Irungo Bloody Mary disko-dendan elkartuko dira berarekin.

Bilbon, artea eta kazetaritza uztartzen dituen Erredakzioa espazioa ere ezagutuko dute, bertako arduradun Tania Arriagaren eskutik.

Eta Osa+Mujika dantza konpainiaren azken lanaren prestakizunetan ere izango dira: Kenophobia jarri diote izena ikuskizunari.

'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.