Itxi

Euskalonski

Euskalonski

Euskalonski

Deialdia

Atzerriko euskal hiztunak bisitatuko ditu Pello Reparazek 'Euskalonski' saioan

A.A. | EITB

ETBn irailean estreinatu den saioa euskaldun horien bila dabil. Euskaraz badakizu, Euskal Herritik kanpora bizi bazara eta zure istorioa kontatu nahi baduzu, jarri harremanetan saioarekin.

  • Pello Reparaz

Atzerrian bizi diren euskal hiztunen bila dabil ETB1eko 'Euskalonski' saio berria. Haiei bisita egitera joango da Pello Reparaz, Vendetta taldeko abeslari eta Euskal Telebistan irailean hasi den saio berri honetako aurkezlea.

Euskal Telebistako saio bateko aurkezle lanetan ikusiko dugu lehen aldiz Pello Reparaz nafarra. Musika munduan egindako lanagatik ezagutzen dugu orain arte, batik bat, Vendetta taldeko kidea delako. Hain zuzen ere, musikari esker, munduko hainbat toki ezagutzeko aukera izan du, eta horietan guztietan euskaldun asko topatu dituela aitortzen du; batzuk hemengoak eta beste batzuk atzerrikoak.

Bitxia da, Pello Reparazen ustez, baina "batzuek euskara eramaten dugu munduan barna, eta beste batzuk euskarara datoz, munduko edozein zokotatik". Hori dela eta, "mugak geografia mapetan egon beharrean, gure baitan daude", pentsatu izan du askotan, eta muga horiek apurtzen hasteko modua da telebista saio hau, "mugarik gabeko euskaldunak munduan" aurkituko dituen saioa.

Hala, Parisera, Londresera, Bruselara eta Berlinera bidaiatzeko asmotan dabil 'Euskalonski' saioaren taldea. Baina ez horietara bakarrik; Pello Reparaz munduan zehar ibiliko da istorioak ezagutzen, musika bidelagun duela. Zurea kontatu nahi al duzu? Edo ezagutzen al duzu horrelako istorio bat atzetik duen norbait? Hala bada, jar zaitez harremanetan saiokoekin. Bi modu hauek dituzu: euskalonski@gmail.com helbide elektronikoa eta 943 24 97 00 telefono-zenbakia.

*Oharra: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna ON TIME ekoiztetxea da (IFK: B-20942769. Egoitza: Parque Empresarial Zuatzu, Edif. Donosti – Local 3  20012 Donostia. Telefonoa: 943 24 97 00). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: Info@i-ontime.net.