Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

11. atalaren aurrerapena

Gari Basakabitik botatzeko arriskuan egongo da gaur gauean 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

21:00etan hasiko den atal berrian pintadak berak egin izana leporatuko diote Gariri. Bitartean, Markelek Lore konkistatzeko ahaleginetan jarraituko du.

0:25
goazen

Gaurko 'Go!azen' telesailaren atalean, Gari Basakabitik botatzeko arriskuan egongo da eta Markelek Lore konkistatzeko ahaleginetan jarraituko du. 21:00etan hasiko da atal berria eitb.eus-en eta ETB1en.

Buru-belarri ari da Ane Basakabin agertzen diren pintadak nork egin dituen ikertzen, baina oraingoan Nikolek hartuko dio aurrea eta Gari salatuko du. Hori dela eta, Zuzenek Gari Basakabitik botatzeko mehatxua egingo du. Hala ere, Ane ez dago konbentzituta, eta ikertzen jarraituko du. Zer gertatuko ote da azkenean Garirekin? Lortuko ote du Nikolek bere helburua? Eraginik izango ote du honek guztiak Gariren eta Eliren arteko harremanean?

Azken ekintza horiekin, orain arte lagun izan dituenak ere haserretuko ditu Nikolek. Julenek Gariri egindakoa konpontzen ez badu, berarekin betiko ahazteko esango dio. Lorek ere bakar bakarrik geldituko dela gogoraraziko dio.

Bitartean, Markelek Lore konkistatzeko ahaleginetan jarraituko du. Dotore-dotore jarri, eta benetan sentitzen duena esan nahi dio.

Atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen' telesailaren aplikazioan sartuz gero, bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.