cerrar buscador

Goazen ETB1: Pertsonaia guztien informazioa | EITB Go!azen

Go!azen

Ainhoa Larrañaga
Ainhoa Larrañaga
Eli

Neska gogorra izaten jarraitzen du Elik (Dulce Elizondo izenez); ñoñokeriak ez ditu batere gustuko. Baina lagunen aurrean, batzuetan, barruko sentimendu guztiak agerian gelditzen zaizkio. Ane, Markel, Jontxu eta Garirekin ez da hain gogor jartzen, gehienetan behintzat.

Horrez gainera, Elik ez ditu gustuko besteen aurrean nabarmendu nahi izaten duten pertsonak eta handi ustekoekin ez da batere fidatzen.

Ainhoa Larrañaga aktore gazteak egiten du Eliren papera. 2015eko udan, "Kantugiro" saioan ikusi genuen, Hernanin egin zuten saioan. Ed Sheeran abeslariaren 'I See Fire' abestu zuen eta irabazi egin zuen lehiaketa hura. Aktore gisa lehen lanetako bat izan da Eliren papera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ainhoa Larrañaga: 'Eliri eta bioi asko gustatzen zaigu musika'

Ainhoa Larrañagak Eliren papera egin du "Go!azen" telesailean. Aktorearen eta pertsonaiaren arteko berdintasun eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta musika omen da bien arteko lotura nagusia.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena