Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

6. atala

Ane eta Naia erabat haserretuko dira, gaur gauean, 'Go!azen'en

EiTB

Nikoleren laguna denetik, Ane ez da lehengoa. Bestetik, Ander oso lehiakor arituko da jokoetan eta edozer egingo du Gariri irabazteko.

'Go!azen 5.0' telesaila iritsi da seigarren atalera. Hainbat desadostasunen ondoren, Ane eta Naia benetan haserretuko dira gaurko kapituluan. Ander, berriz, oso lehiakor arituko da, eta Gariri irabazteko edozer egiteko gai da.

Behin eta berriz esan dute Elik eta Naiak Ane oso aldatuta dagoela. Nikoleren laguna denetik, mugikorra besterik ez du buruan eta gero eta denbora gutxiago pasatzen du lehengo lagunekin. Naiarentzat oso gogorra da Ane urruntzen ikustea, gainera, txikitatik lagunik onenak izan direlako. Oraingoan, ordea, benetan haserretuko dira, berriz ere Nikolerengatik, eta baliteke honek atzera bueltarik ez izatea.

Bien bitartean, Basakabiko Joko Olinpikoak badoaz aurrera: txingak, sokatira eta zaku-lasterketa dituzte aurretik gazteek. Ander oso lehiakor arituko da; edozer egingo du Gariri irabazi ahal izateko, baita bere burua lurrera bota eta lesionatzea ere. Garik, berriz, ez daki nola eskatu barkamena iraganean egin zionagatik.

Ikusi 'Go!azen' ostiraletan, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.