Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Denboraldi berria

Eskerrik asko 'Go!azen' telesailaren castingean parte hartu duzuen guztioi!

A. A. E. | EiTB Media

eitb.eus webgunearen bidez bideoak bidaltzeko epea amaitu da, baina aktoreen aukeraketa prozesuarekin aurrera jarraitzen du telesaileko lantaldeak.

  • Go!azen casting irudia

    Go!azen casting

Amaitu da 'Go!azen 8.0' telesaileko castingera webgunearen bidez bideoak bidaltzeko epea. MILA ESKER parte hartu duzuen gazte guztioi!

Aktoreak aukeratzeko prozesua, ordea, oraindik ez da amaitu. Hurrengo egunetan, telesaileko lantalde bat arituko da bideoak ikusten eta erabakiak hartzen. Baliteke tarte honetan hautagaietako batzuekin harremanetan jartzea beste probaren bat egiteko.

2021ko azaroan iritsiko da EiTB Taldeko pantailetara telesail arrakastatsu honen denboraldi berria. Atalen grabazioa, berriz, azken urteetako ohiturari jarraituz, udan egingo da; iaz bezala, pandemiaren ondorioz, segurtasun neurri guztiak hartuz.

Bien bitartean, aurreko denboraldiak edota bideo motzak ikus ditzakezue EiTB Nahieran atarian, Goazen APPan eta eitb.eus-en.