Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

PRODUKTU BERRIA

Iritsi da 'Go!azen' bildumako bigarren liburua

EiTB

'Eiderren egunerokoa' du izena eta EiTB Dendan eros daiteke.

  • 'Go!azen' bildumako bigarren liburua, Eiderren Egunerokoa.

    'Go!azen' bildumako bigarren liburua, Eiderren Egunerokoa.

Iritsi da 'Go!azen bilduma'ko bigarren liburua. Eiderren Egunerokoa du izena eta hau ere, 'Go!azen' markako produktu guztiak bezala, EiTB Dendan eskura daiteke.

Iritsi gara! izeneko liburua bezala, hau ere Jasone Osoro idazle elgoibartarrak idatzi du. Telesailaren 6.0 denboraldiko pertsonaien istorioak ekarriko dizkigu aipatu bildumak.

Kasu honetan Eider dugu protagonista. 'Go!azen 6.0' telesailean Danel lehengusuarekin batera iritsi da Basakabi udalekura. Hara joan aurretik, ordea, esperientzia garratza bizi izan zuen Eiderrek mutil batekin: Iker izeneko mutil jator eta liluragarri batekin maitemindu zen, eta, halako batean, bikote gisa harekin ateratzeko aukera izan zuen. Pozak zoratzen, gertatzen zitzaion guztia eguneroko batean idatzi zuen Eiderrek, eta horri esker jabetuko gara ustez harreman aberasgarria izan behar zuen hori mugatzailea eta toxikoa dela.

Une batzuetan, Eiderrek Basakabin izango duen jarrera ulertzen lagunduko digu Eiderren Egunerokoa liburuak.