Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Azken atalaren aurrerapena

"Go!azen"en azken atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Gaztetxoei zuzendutako telesailak arrakasta handia izan du berriz ere; %27,1eko audientzia-zatia lortu du 4 eta 12 urte bitartekoen artean.

0:28
Azken ataleko une bat

"Go!azen 7.0" telesailaren hamahirugarren eta azken atala emitituko da gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en. Sorpresaz, musikaz eta emozioz beteriko atala izango da. Telesailak harrera oso ona izan du denboraldi honetan. Audientzia datuei erreparatuz, 4-12 urteko gaztetxoen artean nagusi izan da, % 27,1ko audientzia-zatiarekin, eta, euskaldunen artean, % 8,5eko kuota bereganatu du. Datorren kurtsoan ere Basakabiko ikasleen abentura berriak ikusten jarraitzeko aukera izango da EITBn.

Azken atalaren aurrerapena

Oraindik zalantza ugari daude argitzeko: Basakabi salbatuko ote duten, Garazik adin txikikoen egoitzara joan beharko ote duen edota Maddik AEBetara joan ahal izango duen.

Basakabi hotel bilakatzeko proiektuak aurrera darrai, eta Amaiak eta gainerako langileek azken ahaleginak egingo dituzte proiektua bertan behera geldi dadin eta Basakabik zabalik jarrai dezan beste urte batez. Baina horretan ari direla, egundoko ezustekoa izango dute, Amaiak ospitalera joan beharko baitu korrika umea iristear dagoelako.

Gainera, Garazik adin txikikoen zentrora itzuli beharko du behin udalekua amaituta. Horregatik, ihes egiteko erabakia hartuko du, eta Lukenen laguntzaz, Basakabitik alde egiten saiatuko da.

Bestetik, pasa den astean hautaproba egin ondoren, Estatu Batuetara joateko beka jasoko duen ala ez jakingo du Maddik azken atal honetan.

Zurik ezusteko bat eman nahi dio Enarari, eta, horretarako, beragandik ihesi ibiliko da. Enarak, berriz, Zuriri zerbait gertatzen zaiola pentsatuko du, eta bere harremanagatik arduratuta ibiliko da.

Atal honetan, Mikel Urdangarinen "Badira hiru aste" eta Huntza taldearen "Buruz behera" abestien moldaketak entzun ahal izango dira.

21:00etan hasiko da "Go!azen" telesailaren azken atal hau ETB1en eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.