Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Go!azen produktuak

Salgai dago "Go!azen" telesailaren liburu berria

A.A.E. | EITB Media

"Itsasargiko misterioa" izeneko liburuan abentura zirraragarria biziko dute Basakabiko lagunek.

  • 'Itsasargiko misterioa' liburuaren hiru ale

    'Itsasargiko misterioa' liburua. Argazkia: EITB Media.

"Go!azen" telesaileko pertsonaiak protagonista dituen liburu berria salgai dago dagoeneko. Itsasargiko misterioa du izena nobela berri honek, eta abentura zirraragarri batean murgilduko ditu Basakabiko lagunak.

Lur Gallastegik idatzi du Go!azen abentura bildumaren barruan sartu den liburu hau; marrazkiak, berriz, Alai Zubimendi Idarretarenak dira. Aurreko liburuak bezala, hau ere Alai argitaletxeak kaleratu du.

'Itsasargiko misterioa' liburuko ilustrazioa

'Itsasargiko misterioa' liburuko ilustrazioa. Iraia, June eta Ibai txalupa batean.

Kostaldeko herri batera eramango ditu abentura honek Basakabiko lagunak. Itsasargi batean gaua pasatzeko aukera izango dute. Oraingoan, gainera, hainbat urtetan gordeta egon den misterio bat argitzeko aukera izango dute. Laguntasunak duen indarra argi geratuko da istorioaren hasieratik bukaeraraino.

Euskal Herriko liburu dendetan aurkitu daiteke abentura berri hau. Horrez gainera, "Go!azen" produktu guztiak Interneten, EITB Dendan, daude eskuragarri.

'Itsasargiko misterioa' liburuko ilustrazioa. Gazteak Basakabi aurrean

'Itsasargiko misterioa' liburuko ilustrazioa. Gazteak Basakabi aurrean.