Unax

Unax

Unax
Iñaki Mujika
Unax

Aurten Basakabira joango den Unaxek ez du inolako antzekotasunik iazko mutil serio, triste eta zakar harekin: pozik dago, bere buruarengan konfiantza du eta jator eta baikor azalduko da.

Garai ilunak gainditu ondoren, musika berreskuratu du eta, gainera, Maddirekin maiteminduta dago. Bikote-gisa, elkarrekin, joango dira Basakabira.

Hain zuzen ere, diskoetxe batek eskatuta, Maddik eta biek abesti bat konposatzeko konpromisoa hartu dute.

Iñaki Mujika

Asteasuko aktore eta musikari gazteak egiten du Unaxen papera "Go!azen" telesailean. Interpretazioaz gainera, musika da bere pasio nagusia. Nera taldeko kidea da eta Musikenen egiten ditu goi-ikasketak.