Iraia

Iraia

Iraia
Malen Azpirotz
Iraia

Unaxen arreba bikia da Iraia eta oso harreman estua du nebarekin. Haurra zela infekzio bat izan zuen eta entzumenaren zati handi bat galdu zuen. Ezpainak irakurriz edo zeinu-mintzairaren bidez komunikatzen da.

Abentura eta misterioak argitzea oso gustuko du eta horretarako lagun bikaina aurkitu zuen Basakabin, Koldo. Inguruan gertatzen diren gauza arraro guztiei erantzuna bilatzen saiatzen dira biak eta Basakabin beti dago misterioren bat ezkutatuta.

Malen Azpirotz

Zarauzko gazteak egiten du Iraiaren papera "Go!azen" telesailean. Antzezpen munduan egindako lehen lana du. Filologia ikasketak egiten ari da.