X-alain-X

X-alain-X

Alain
Eleder Iglesias
Alain

Saminduta eta kikilduta bizi diren gurasoek hazi dute Alain. Beldurra sentitzen eta mesfidatia izaten erakutsi diote.

Horrez gainera, perfekzioa lortzeari eta onena izateari, garrantzia handia ematen diote eta horretan buru-belarri saiatu izan da gaztea. Baina bakarka nabarmentzen erakutsi diote, ez taldean lan egiten. Ondorioz, batzuetan lotsatu egiten da eta kosta egiten zaio lagunak egitea.

Hala ere, magia trukoak egitea gustuko du eta ikaskideak harrituta utziko ditu behin baino gehiagotan.

Eleder Iglesias

Bilbotar gazte honek egin du Alainen papera "Go!azen" telesailean. Mago gisa daukan ikuskizunari eta sare sozialetan egindako lanari esker da ezaguna. Alde batetik, "Eleder magoa" izeneko ikuskizunarekin han eta hemen ibili da jendea harrituz. Bestetik, Youtuben Kale Stop izeneko kanala zabaldu zuen eta Bilboko udalaren instagramer moduan ere aritu izan da. Horrez gainera, ETBko "Barre Librea" saioan ere ikusi genuen HABEri buruz egindako bakarrizketa bat eskaintzen.