Goenkale
'Goenkale', aurrerapena
Poliziak Jessiren gorpua baserrian lurperatuta dagoela pentsatuko du
Erredakzioa
Jessiren gorpua Asun eta Sabinoren baserriko lurretan lurperatuta egon litekeela pentsatuko dute Kandido eta Nekanek. Astelehenean ikusiko dugu, 22:20ean, 'Goenkale' telesailean.
Kandidok baserria berea dela erreklamatzea erabakiko du. Hala ere, bera bizi den bitartean, bertan bizi ahalko direla esango die Asuni eta Sabinori, eta bera hiltzean, bere ondorengoen esku geratuko dela etxea. Asun Abelengana joango da, eta Kandidok Luisen hilketari buruz ezer jakin ez dadin beharrezkoa egitea adostuko dute. Hori izango da gai nagusia garu emango dugun 'Goenkale' telesailaren atalean (22:20ean, ETB-1en).
Bitartean, Garbiñek bere etxea berreskuratuko du. Asunek ez du Garbiñe baserrian izan nahi denbora gehiagoz, eta Garbiñek hori egiteko eskatuta, Leirek Aimar bisitatuko du. Honek, balitekeela Jessiren hiltzailea bera ez izatea kontatuko dio.
Jonek, arma trafikoan sartuta dabilela eta, gai horri lotuta, poliziarekin lan egin beharko duela kontatuko dio Inesi. Bien arteko harremana hobetzen joango da, eta Jonek berekin ezkontzeko eskatuko dio Inesi.
Jessiren ikerketaren inguruan, Sabinok emandako informazioari esker, Jessiren gorpua Asun eta Sabinoren baserriko lurretan lurperatuta litekeela pentsatuko dute Kandido eta Nekanek.
'Goenkale' astelehen eta astearteetan dago ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.